Chr funtzioa

Zehaztutako karaktere-kodeari dagokion karakterea itzultzen du.

Sintaxia:

Chr[$](adierazpena As Integer) As String

Itzulera-balioa:

String

Parametroak:

adierazpena: Baliozko 8 bit-eko ASCII balio bat (0-255) edo 16 bit-eko Unicode balio bat adierazten duen zenbakizko adierazpen bat. Argumentu nominal negatiboa duten adierazpenak, adibidez Chr(&H8000), atzerako bateragarritasunarekin onartzeko, −32768 eta −1 arteko balioak 32768 eta 65535 arteko barrutiarekin mapatzen dira barnean.

warning

VBA bateragarritasun modua gaituta dagoenean, (OPTION VBASUPPORT 1), Adierazpena baliozko 8 biteko ASCII balio bat (0-255) soilik ordezkatzen duen zenbakizko adierazpena da.


Erabili Chr$ funtzioa kontrol-segida bereziak inprimagailura edo bestelako irteera-iturri batera bidaltzeko. Kate-adierazpenetan komatxoak txertatzeko ere erabil dezakezu.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-dei baliogabea

6 Gainkezkatzea

note

Gainezkatze-errorea gertatuko da VBA bateragarritasun modua gaituta badago eta adierazpenaren balioa 255 baino handiagoa bada.


Adibidea:


        Sub ExampleChr
            ' Adibide honek komatxoak (34 ASCII balioa) sartzen ditu kate batean.
            MsgBox "Bidaia "+ Chr$(34)+"labur" + Chr(34)+" bat."
            ' Inprimatutakoan elkarrizketa-koadroan honela agertzen da: Bidaia "labur" bat.
        End Sub